Home Merkatuak Itsas Merkatua Thordon Kosta Zaintzaile eta Itsas gerra Propulzio sistemak

Propulzio sistemetarako Kojineteak

Thordon Bearings , poluziotik libre diren kojineteen diseinu eta garapenean aintzindari, kojinete aukera ezberdinak eskaintzen ditu itsas urarekin lubrikatutako propultsio sistema irekietarako itsasontzi tipo, lan eta ur kondizioaren (lan-giroaren) arabera.

COMPAC

Thordon COMPAC Kojinetea duela 25 urte baino gehiagotik erabiltzen da propultsio sistemetan mundu guztiko Itsas merkatu eta kosta zaintzaileetan, 700 instalazio-erreferentzia baino gehiagorekin, beste batzuen artean, hurrengo klaseen:

MEKO, T-AKE, Halifax, ANZAC, Sovremenny, Sigma, Barosso, Talwar eta Famous.

COMPAC Kojinetearen onurak propultsio-kojinete bezala:

  • Marruskadura baxua
  • Funtzionamenduan zarata akustiko baxua r.p.m baxuetarako
  • Talka-kargen eta dardaren aurkako erresistentzia altua
  • Lehorreratzearen maiztasuna txikiagotzen du
  • Mantenu erraza
  • Txabeta koniko jokoak ardatzaren ikuskapen erraza ahalbidetzen du ardatza ateratzeko beharrik gabe

COMPAC kojinete sistema gehienetan osatzen dute:

COMPAC kojineteak, ardatzetako atorrak, Water Quality Package-ak (WQP-a), ThorCoat ardatzerako estalkia eta proa-zigiluak.

RiverTough

Thordon RiverTough Kojinetea bereziki ur-giro oso urratzaileetan erabiltzeko eginda dago, salbuespenezko bizitza baliagarria emanez (goma-kojineteen bikoitza). Estatu Batuako Marinak RiverTough-ak lehorreratze-txalupetan 1600 (LCU) klasean erabiltzen ari da.

 

 

 

 

 

 

SXL y XL

XL eta SXL-ak abantaila espezifikoak eskaintzen dituzte (marruskadura, funtzionamendu hidrodinamiko eta urraduraren aurkako erresistentzia) itsasontziak lan egiten duen uraren ezaugarri desberdinen arabera.