Itsas Merkatua - Spurs

Spurs soka eta sare ebakitzailea soka eta sareen nahasketen kontra itsasontziak babesten daramatza 1982. urtetik ona, ardatz eta zigilu mekanikoetan kalteak sahiestuz. Kosta Zaindari itsasontzi, itsas armada itsasontzi, merkataritza-itsasontzi, arrantza-itsasontzi eta yate-etan jarritako Spurs ebakitzaile sistemei esker askoz seguruagoak egin dira. Gaur egun 150.000 itsasontzi baino gehiagok bere segurtasuna fidatzen dute SPURS-engan.

Diseinua

Nahiz eta Spurs ebakitzailearen kontzeptua sinplea izan, funtzionamendu zuzena bermatzen duen teknologia mila milia askotan zehar diseinuari, materialei eta zehaztasunari dagokienez oso sofistikatua da. Urteetako Ikerkuntza eta entseguek patentatutako sistema fidagarri, iraunkor eta eraginkor batera eraman dute.

Spurs-en funtzionamendu era:

SPURS-ek helizearen mugimendua erabiltzen du inertzia indar gisa mozketarako. Lerroa edo soka helize eta zigiluko gunean agertzen denean, Spurs Sistema jarrita ez badago, soka gero eta gehiago lotuko da azkenean helizeko Moyu-aren eta Guardacabos-aren artean sartuz eta ondorioz olio-zigilua kaltetu dezake.

SPURS sistema jarrita badago, ebakitzailearen xafla birakariak soka lotzen du eta ebakitzaile egonkorreko xaflara eramaten du. Ebakitzaile egonkorrak aurkitzen duen bat-bateko erresistentziak ebakitzaile birakariarantz mugiarazten ditu xafla biak elkar aurkitu araziz eta orduan berehalako mozketa gertatzen da.

Soka edo sarea moztu hostean ebakitzailearen xafla egongorra bere posizio neutralera bueltatzen da hurrengo mozketaren zain.

Ziurtagiriak

Spurs American Bureau of Shipping (ABS)-ak ziurtatuta dago. Munduan zehar milaka itsasontzitan jarrita aurkitu dezakezun Sistema da.

Informazio gehiago

Informazio gehiago nahi eskero hurrengo loturetan click-atu: