Home Merkatuak Industriala Thordon

MERKATU INDUSTRIALA - THORDON

Thordon Bearings-ek aplikazio industrialerako grasa eta oliorik behar ez duten kojinete sistema ez metalikoak diseinatu eta fabrikatzen ditu orain dela 40 urtetik ona bere funtzionamendu eta bizitzan portaera ezin hobea lortuz.

Gure elastomero-tipo desberdinek erresistentzi/ gogortasun, malgutasun/ elastikotasun eta urraduraren aurkako erresistentzia konbinazio onena eskaintzen dute. Termoplastiko tipoa elastomeroak baino presio handiagoekin lan egin dezakeen kojinetea da. Thordon kojineteen tipo edo konfigurazioa edozein izanik ere, ez dute grasarik ez oliorik behar lehorretan nahiz bustitan lan egiteko.

  • Bizitza-ziklo luzeagoak, kostu eta geldialdi-denbora motzagoak
  • Higadura oso baxua urradura handiko ur inguruneetan
  • Talka-kargen eta dardaren aurkako erresistentzia altua
  • ISO 9001:2008 ziurtagiriak gure produktu eta zerbitzuen berme sendoa ziurtatzen du.