Home Merkatuak Energetikoa Thordon Maremotriz

Sektore Energetiko Maremotriz

Ozeanoak baliabide oso handia dira energia garbi baten ekoizpen mugagaberako. Energia elektrikoaren eskari hazkorragatik, indar honen ustiapena lehentasun garrantzitsua bihurtu da. Enpresa eta herri askok sendoki inbertitu dute energia olatu edo itsaslasterretik sortzen duten sistemen garapenean, lan egoera oso gogorrak izanik ere.

Thordon Bearings lider mundiala da grasa eta oliorik behar ez duten errendimendu altuko kojinete distribuzio eta fabrikazioan orain dela 40 urtetik ona merkatu ugarietarako ( Itsas aplikazioetarako, turbina hidroelektriko, bonba, ...) eta bere funtzionamendu eta bizitzan portaera ezin hobea lortzen dute.

Gure elastomero-tipo desberdinek erresistentzi/ gogortasun, malgutasun/ elastikotasun eta urraduraren aurkako erresistentzia konbinazio onena eskaintzen dute. Thordon kojineteen tipo edo konfigurazioa edozein izanik ere, ez dute grasarik ez oliorik behar lehorretan nahiz bustitan lan egiteko.

Gure Ingenieritza-aplikazio departamentuak bezeroarekin batera lan egin dezake kojinete sistemetan soluzio berritzaileak eskeiniz.

Thordon-ek urez lubrifikatutako kojinete selekzio bat eskaintzen du abantaila espezifikoak eskainiz lan-egoera eta ur-giro muturretarako.